Euskera | Español

Segurako Tarta

Tarta de  SeguraSegurako Tarta


Tarta de  SeguraSegurako Tarta

Segurako tarta oso ospetsua izan zen XIX. eta XX. mendeetan zehar. Segurako bi sendiek egin izan dute batibat, eta beraiek ixilpean gorde izan dute belaunaldiz belaunaldi gozo honen aintzinako errezeta, pixuak ontzatan dituela noski.

Beraiei esker, gaur egunerarte ailatu zaigu pareta lodiko komentu mardul eta gozo arabiarren oroitzamenak dakartzan antigualeko postre hau dastatzeko aukera paregabea. Ez dadila sekulan galdu Segura herriko altxor txiki hau.

Oitura zenez, Segurako Tarta Kandelaria egunean, hau da, otsailaren 2.an, San Blas bezpera, elizara eraman ohi zen bedeinkatua izan zedin. Ameriketara ere bidalia ian zen, eta hain bidai luzen bazan ere, dotore ailatzen omen zen Telleriatarrek esan digutenez. Bernardo Alustiza kopitterua, kandelagilea eta Segurako alkate zanak, hasi omen zuen egiten Zurbano kaleko 24an, arabiar kutxuz beteriko Toledotik ekarritako errezeta bat jarraituz. Arabiar ikutua, ez dago bakarrik almendraren erabiliran nabarmentzen, garai batean tarta alfeñikez apaintzen bait zen. Orain dela hogeitamar bat urte bitarte bi sendiek egi ohi zuten, Segurako okindegiak 60 hamarkadan beren labeak itxi zituzten harte, harrezkero, gutxiek gozatu izan dute tarta goxo hau.

Orain, Iñaki Ibañezek jaso du testigua, Segurako tartak, urteetan zehar iraun dezan, behintzat, iraun dituen beste hainbat urte.